• Live

  • Album cover

2002.urtean sortu zen herri komunikabide bat da Antxeta Irratia. Gure Irratiaren Entzun Ikus elkartea eta Pausumedia elkartearen sustenguz, abiatu zen komunikazio proiektua. Egoitza Hendaian kokatzen den arren (14 De Gaulle etorbidea), Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia, gure hedapen eremuak ere badira. Behe Bidasoa eskualdeko, euskarazko irratia da, Antxeta Irratia. Elkarte izaera eremu errealera eramanez, bere ateak beti zabalik ditu Antxetak. Eragile, elkarte, norbanako eta herri mugimendu ororentzako, besteak beste. Irratiak komunikazioa, eskubide gisa defendatzen du egunerokoan, eta ez hedabide erraldoien menpeko elementu bat balitz bezala. Herritar orok du komunikatzeko eskubidea. Eskualdeko euskaldunon kasuan, guztiok dugu euskaraz komunikatu eta komunikazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Hala, ildo horri bide eginez, euskararen normalkuntza prozusuan aktiboki parte hartzea da Antxeta Irratiaren lehentasun nagusia. Laburki, herritarren zerbitzura dagoen komunikazio egitasm